Aurreko astean azkenean amaitu genituen azterketak !! Bazen garaia!! Aste osoan zehar euri pila ari zen botatzen eta gu apunteen artean geundelarik, nahi edo nahi ez, hortzak zorrozten gindoazen ibaiak polit polit jartzen ari baitziren aurreko artikuluan ikusi ahal izan zenuten modura.Beraz, azken azterketan izen ipini ta segituan, korrika piraguaren bila abiatu ginen eta zuzen Oriaruntz, konkretuki Splunge olatura, Tolosa partean.
Honats egun hartako sesioaren bideoa: http://www.youtube.com/watch?v=G22c6rKziqQ
Cero-Cool-eko mutilek ere igo dute nere bideoa haien web-era. Hemen ikus dezakezue ere:http://www.cero-cool.com/
Eta hori dela eta, eta gaurkoan izan dugun ibaiarekin oso gustora ez geratu ondoren( lasai Odei, no tas perdio na ), biharkoan Splunge olatuari bisita egitera goaz, eta ea kontra berri horrek nola lan egiten duen.
Besterik ez, izan ongi ta eman gogor!!