2008/12/26

Bullit'S'

Olentzero joan zaigu, mendira lanera.......

Ieeepa!! Olentzero iritsi daa!!! Ta pirawatxo bat ekarri dit!!!!DSC_0138

Aurreko eunean, 23an zehazki iritsi zan Bilboko portura, ta 24an bertan aruntza jun ginan Mikeloi ta ni, gure piraguen bila(ta Urkorenaren bila ere). Oso motibatuak. Piraguak fundetan sartu, poliki poliki, kontu handiakin jeje, ondoondo kargatu ta etxera bidean irribarre handi batekin arpegitan!!DSC_0171 DSC_0143 Bullit'S'-a, 2.70m luze, hiru killa kajetin, kolore berdeberdia, karbono-kevlarrezkoa, x-tech(fondo rigidoa, azkarragoa)... ... ta ososo politta!!

Kalzau in det, reposapiesa ondo jarri, riñoera ere, ta biar, kriston gogokin, olatutara pepino hau estrenatzia!!DSC_0130

Oixe ba, biar majo ondo gozauko det piragua berriakin, gñea 2.6mko prebisioa dao biarko oseake perfekto!!

besteik gabe, espeo zuek ere olentzerokin gustoa geau izana, Urko gustoa geauko zan ebai, bai oixe!!

ale ba, a komer turron!

aio!

2008/12/10

Discovery Oria

Epa!

Gaur eon naiz de DISCOVERY TEAM !! DSC_0037Oaingoan bakarrik eta Euskadin (ez Urkotxokin ta Murillon).

Gaurkoan etxetik paatzen den Oria ibaia gainezka ikusita eta goiza erdi libre edukita ibaian zehar olatu bila abiatzea pentsatu det. Baneukan pentsatuta lasarteko ruloa baino gorago dauden olatuak gertu ikustea baina zail dago bertara gerturatzeko, karretera azkarrek inguratzen baitute bakarrik.

Honela bailaran gora abiatu naiz eta Irurako irteerara iritsi naiz. Herri honetan zerbait aurkitzeko esperantza nuen eta ibai honen sekzio polit batekin aurkitu naiz. Bi olatu (pasatxo zeuden ur gehiegi baitzegoen) eta rapido interesgarri bat.DSC_0040

Hona bi olatuak:DSC_0019

Lehenengo hau oso pasatua zegoen baina itxura hona duela ikus daiteke, oraindik ere deflektorea mantentzen zaio eta ur gutxixeagoarekin olatutxo polit bat bihur daiteke.

Honats bigarrena:DSC_0049 DSC_0064  Hau aunitz politagoa da bai, baina ez du ez deflekoterik ez kontrarik.... eta ikusi dudanagatik aurreko olaturarte erori beharko zea ibaitik irtetzeko(ta oandik ez det ideik ere nola irten handikan). Bilauko deu, eon seuro.

Tolosara eta Lasartera ere joan naiz gerora, baina kapitulu hauek urrengo batean argitaratuko ditut. Bitartean....uretara!!DSC_0027

aio!!

2008/12/02

Betiko gurekin

Kaixo euskaldunok

Atzo zendu zitzaigun gure kulturan pisu handiko abeslaria, Mikel Laboa. Bazituen bere 74 urteak ondo beteak, ondo aprobetxatuak, ondo erabiliak baina batez ere, euskal kultura eta gizartearen zerbitzura emanak.

Berari buruz pertsona bezala ezer gutxi dakit, euskaldun soil bat gehiago bainaiz. Baina zorionez garai onean jaio nintzen eta bere abestiak ezagutu ditut, haien doinua barneratu dut nire bihotzean eta haiek gabe ezin izango naiz gehiago bizi.

Laboa lotsatia eta umila zela diote. Hala ere ausardia izan zuen euskal kultura ilunpetik irtenarazteko bizi izan zituen garai latzetan. Antzinako poeta batean inspiratuko zen euskara "jalgitzeko" bidean. Beste askorengan ere noski, Xabier Leteren poemetan, "Izarren hautsa" euskal kantu indartsuan, adibidez. Azken honek malko artean eman zion atzo azken omena.

Poema asko hauetatik abesti itxaropentsuak konposatu zituen, garai bateko gazteriari aurrera egiteko eta borroka egiten jarraitzeko indarrak eman zizkiena, "txori ttikia" horien artean. Gaur egun eta lehen esan dudan moduan garaiz sortu ninduten eta aukera izan dut abesti hauek benetan apreziatzeko, eta nire bizitza zati"txo" honetan jeinu hau ere nerekin batera bizi izan dela pentsatzeak aro espezial bateko kide naizela sentiaratzen dit. Poza ematen dit abertzale nekaezin hau ezagutu izana.

Heriotza iritsi zaio tamalez, denori iritsiko zaiguna azken batean. Euskaldun askok somatuko dugu bere falta, eta batzuk negar ere egingo dugu. Erreakzio normala da, bai horixe, baina eskerrak eman behar dugu honako pertsonaia argia bizi izan delako.

Mikel Laboa hil zaigu, bai, ez zen hori bere asmoa ordea, inondik ere. Eta asmo hori lortu duela garbi dago, bere ahotsa betirako entzungo baitugu geure bihotzetan, haren abesti gozoetan, aurrera egiteko indarrak emanez.

Agur eta eskerrikasko gurekin izateagatik.

Betira arte, Mikel Laboa.