2008/10/26

Berrize

Kaxo

Blogaaa.... ba unian ta denboik ez danetako. Gañea lo faltan batengatik bestegatik .... motibo askogatik. Gaur ezustekoan olatuak artzea jun gea ( ostiral larunbat ta igande uretan ) ta oi, oi da olatuen indarra nigan, nahiz ta nekeneka inda eon ba oi, uretara. Ze ostiyak!! bueno....

Gañea osteunekoa... bueno, kriston rolloa. Oi, 2 ordu lo besteik ez yonki batzuen erruz, denboa gutxiz hala ere osake lasai. Ta geo geokok esandakoa.

Ta hainbeste lo falta, zentratze eza, noiz bizi naizen ta ze ordutan bizi naizen jakin gabe ere ez naiz gogoratu kontsulta egiteko egunaz.

Gaur irakurri det Urkiolan kontzentrazio bat egin zela kontsulta ez egin izanarengatik protestan. Auzitegi Nazionalak onartu ez duen arren nik uste nuen egingo zela kontsulta. Ze egia esan, garbi utzi izan digute kabroi fascista hauek haiekin negoziatzerik ez dagoela( faxista letra hauekin xuabeegi dela uste det, horregatik fascista hitza ). Beraz, eta beti ere biolentziaren bidea alde batera utzia, nik uste desobedientzia dugula biderik onena. Hala izanda, kontsulta egin behar zutela pentsatzen dut, haien aginduei muzin eginez eta herri independiente batek bezala jokatu. Baina jokabide hori herriak berak bereganatu behar du eta oztopo gutzien artetik askatasunera irten. Azkenean kale borrokaren esanahi nagusia horretan datza. Desobedientzian.Hala gaudela uste dut, kontua da noiz arte egongo garen estatu errepresiboen kateetan harrapaturik.

Bueno, dezepzioa berriro ere, eta altuera hauetan norbera bere ideiei galderak egiten hasten da, eta bide berriak bilatzen saiatu. Beste bide batzuk gehiago ulertzen, eta beste batzuetan geroz eta konfiantza eta segurtasun gutxiago edukitzen, baina hala ere, azken berdinera eramanda. Askatasun oso bat. Behin baino gehiagotan definitu dizuedana blog honetan.

bueno rollo polita ezta??(bueno hitza gehiegi erabili al dut?¿)

Ale ba, denbora pasan ari zaretenoi

Lanera! jeje

ni ere

ale ba

2008/10/07

Tripletia

Ke pasa peña!!
zzmzz?¿ Gu Muskizen primeran. Izan ere ekipoak oso marka onak lortu ditu. Junior eta Seniorretan podiumak etxeratu ditugu. Ta nesketan biak finalean ta batak 2.postua!! Primeran!!Asteburua oso polit joan da. Olatu handiak eta onak. Txapelketa oso disputatua egon da, batez ere igandean, semiak eta finalak jokatu ziren egunean. Final laurdenetan ere, larunbatean, izan ziren manga zail eta nibel handikoak. Bat zitatzeagatik Edu eta Mikel pasa zirena. Atzean geratu zirenak, Gorka eta ezdakit nor gehiok 20 puntazo zituzten bakoitzak!! Esan bezala nibel oso ona zegoen. Niri dagokidanez semifinalak ez nuen pasatzea espero, edo gehienez ere oso zail ikusten nuen. Hala ere freestylaren entrenamenduak ere baduela bere tokia kayaksurf klasikoan konturatuta helixari ekin nion eta horregatik eta surfeada on batzuei esker finalera pasa nintzen. Finala kaxkar joan zen niretzat, izan ere olatu onenak galdu bainituen modu inozoenean. Nerbioso ere ez negoen ze, finalera iritsita jada oso pozik nengoen. Esan bezala final kaxkarra egin nuen. Hala ere, hirugarren postua amestu nezakeen onena da. Gainera diru sari polit batekin batera zetorren trofeoa jajajaHauek Frantziako argazkiak dira, eskerriasko Oskar argazkiengatik!!

Ta aupa ekipo, lan ona in deu ta!! Zorionak danoi!!
Ta nola ez, GORA SELEKZIOA!!! Ea 2009an Portugalera goazen!!
Ondo izan!!

Aio!!

2008/10/01

Muskiiiiiizzz!!

Epaaaaaaaaaaaa!!
Urte bat faltau zan baino aurten ez!! Aurten berriro degu kayaksurfeko etxeko dosia. Agian horregatik ditu txapelketak aurten hain diru sari politak! Batek daki!

Oraingoz denboa aprobetxauko deu, lanez lepo egotearen sentsazio hori besterik ez danez (sentsazio hutsa) bihar olatuk hartzea noa goizgoiz. Ta txapelketari begira noski 2,70m koa hartukoet biarko maretoieako: 3.5m, alajaina!! jjajaajajaa politta izangoa bai

Ta nahiz ta bidai oso polit batetik bueltatu berri naizen beste baterako gogo izugarriak ditut. Playan botata eoteko gogoak preokupazioik gabe etxeko lanik egin behar gabe(geo komerik) ordutegirik gabe... bizitza idilikoa. Pega bakarra ogia nundik atera behar den.... betikoa... oaingoz gaztea naizen artean ondo dut gose ta kobiju asetzekoa jeje. Bidaia udan lan eindakoakin ordaintzeet ordea, pixkanaka aizu.Besteik ez jente, izangoezute txapelketa honen berri ta Olerongo argazki gehio ere, oraindik ez baitzaizkit iritsi!!

enga ba goraeuskadi!
PD: Imanooooool!! Hau ikusten baek sei ondo pasatzen ta eakutsikoizkiguzu argazki politpolitak!!(puta maketa la oss....)
Ondo izan!
aio!