Aupi!
Hurrengo asteburuan Murillon Espainiako IIKopa ospatuko da. Urtero bezala proba honek Espainia mailako freestyle piraguista onenak determinatzen ditu, Euskal Herriko Rodeo Txapelketa den aldi berean. Eta urtero ohi den bezala Peña urtegia pasata dagoen spotean izango da, toki ederra, Malloak begibistan, kontra zabala, eguraldi beroa eta ibai freskagarria. Udako oporren antzera.
Baina aurten hainbat gauza aldatu dira. Azken egunotan Murillo de Gallego aldean euria bota omen du majo. Horrek gauza bat esan dezake, aurtengo Espainiako Kopa olatu batean ospatuko dela, hau da, urteroko spota olatuan bihurtu dela astebururako. Hala bada Donostiatik goazen palista taldeak erakusteko asko izango du txapelketan, eta urteroko emaitzak erabat aldatu daitezke gure alde. Izan ere, gure entrenamenduak olatuetan enfokaturik daudenez aparte( Freestyle-a itsasoko olatuetan praktikatzen baitugu, KayakSurf tradizionalaz gain), azken hilean Murilloko olatuaz gozatzeko aukera izan dugu hainbatetan. Beraz olatuaren indarra eta fisionomia ezagutzen dugu. Esan bezala naturak oparitu dizkigun euriteei probetxu atera diezaiekegu.
Puntu positibo hau ez da bakarra. Aurtengoak Uztaileko Europako txapelketarako papeletak irabazteko aukera ematen du Ourensen ospatuko dena. Honelako nazioarteko txapelketek estilo libreko edozein palista esperientzia adizional garrantzitsu eta baliagarriaz saritzen du, bai teknika aldetik eta baita mundu honen nondik-norakoen ezagutzaren aldetik. Honelako aukerak gutxi dira beraz badakizue.
Eta badirudi neri amabirjina edo azaldu zaidala, Murillora pare bat egun lehenago joateko aukera izango baitut. Urkoren jai astea, lanik entregatu ez izan beharra(justu aste hontan!) eta aipaturiko euriteak koinziditu dira. Pena bakarrak klasekoek afari bat egin nahi genuela aste honetako ostegunean. Ni berriz Asteazkenereko olatua izanen naiz!!
Weno ba ondo pasa HappyArkiFriends ta kontaukoiazue. Kiero fotos e!! jajaja!! Ta hola ea euskoarkiri bizi pixkat emateiozuen!! MUxux danoi!
Ba esandako, ekipo, Murillon a por todas e! Aupa!