Euskaldun guztiok Euskal Herria maite dugu, gure kultura eta gure euskara.
Amankomunean dugu hori guztia, batzuk hein handiago batean akaso. Ta adierazpen hau egitean ez naiz beldurtzen ea ez ote naizen erratuko, zeren euskalduna denak, baldintza hauek betetzen ditu.
Gero badaude beste gauza asko amankomunean izan genitzazkeenak. Baina garaiak aldatzen doaz, jendearen pentsamenduak ere, aspirazioak eta nahiak....
Adibidez, ya arrazoitzen dakien edonork, azken hileetan gertatu diren injustiziak salatu behar direla ere sentidokomunekoa da. Sistema demokratiko batean, teorian, ez legoke alderdi ilegalizaziorik egon behar, ez lirateke manifestazioak ilegalizatuko, ez litzateke jendea atxilotuko bilkura soil batengatik, ez lirateke egunkariak itxiko, ezta gaztetxeak ere, ezta egin, segi, ekin eta horrelako organismo txikiak.... Teoria..... zein polita den!
Arrazoibideari ekinez, urrengo galdera zein da? hau: Nun bizi gara? zein da egungo egoera praktikan? Demokrazia ez noski. Gertatu den guztia diktaduran gertatzen da non gizartearen manipulazioa egunero gertatzen den komunikazio bideetan, irratian, telebistan, prentsan... baita inposaketa ere, hizkuntzarenak, lege zapaltzaileak eta adierazpen askatasunik eza.
Beraz, española inposatua izan zaigunez gero, "leydepartidos" delakoa ezarri zenez gero eta egunkaria(adibdez) eta hainbat eta hainbat siglak, alderdiak (HB,Batasuna,EHAK,ANV...) itxiak eta inmovilizatuak izan direnez gero ESPAÑAK DIKTADURA BAT DU EUSKAL HERRIAN.
Ze azkenean ez da alderdi bakar baten ilegalizazioa edo talde txiki baten adierazpen ezina burutu izana, ez. Herri bati egiten zaion askatasun murrizpena da, aspektu orotan.
Horregatik arrazoiketa egokiaz eta euskalduna naizen aldetik, ekintza hauek salatu nahi ditut eta salatzen ditut hemendik, ATXILOKETAK ETA ILEGALIZAZIOAK SALATZEN DITUT. Horregatik gustatuko litzaidake 2arko greban parte hartzea.
Baina ondoren zer dago? zer ikusten dut? zer jasotzen dut 2arko movidan nere integritatea jokatu ondoren?
Heurek ere inposaketa eta manipulazio berberak egiten dizkigutela. Ta ez naiz hemen geratuko, haratago noa baizik.
Nun daude, ANV eta laguntxoen inposaketak? 2arko adibidea ezin hobea da! 2ar unibertsitateak itsiko dituzte bai, nork? Ikasle Abertzalekoek. Lehengo urtean arkitektura eskolan maromo bat jarri omen zen sarrera ekiditeko, 2arkoa bezalako greba orokor bat konbokatu zela eta. Weno maromotzar bat ta baten bat geiago digoyo! Beste adibide bat-> Donostiako politeknikoko ateak silikonaz itxi zituzten. Atezainak jipoia jaso zuen ori ekidin nahiean atera zenean. KABROIAK!
Manipulazioak: Bologna. Ni ez nago ados hezkuntza sistemarekin egin nahi dutenarekin, baina pasa den azaroan hitzaldi bat eman ziguten IAkoek informazio faltsua emanaz eta ideia bat buruan sartu nahian etorri ziren hitzaldi bat emango zutelakoarekin! Iritsi berrioi gainera! ...
GAINERA 2arkora ere jende pila erreklutatu nahian ibiltzen dira, unietan instietan klaseak gelditzen eta greba edo kontzentra bat dagoela esanez. Ondo, noski. Nik ere al tanto egon nahi det eta jendea informatzea egokia iruditzen zaidalako. Baina gero zer? Haiek prestatutako manifetara doazenen hitza erabiltzen dute haien interesentzako, goi interesentzako, ANV alderdiarentzako alegia, Euskal herritar ororen hitza dutelakoarekin etortzen dira esanez herria haiekin dagoela esanez. GURE HITZA MANIPULATZEN DUTE!! Baina okerrena da manifa horietara joan ohi ez garenen hitza ere erabiltzen dutela helburu horretarako!! Yo flipo y tuuu?¿
Ideiak eta nahiak ere MONOPOLIZATZEN saiatzen dira, orain GUK INDEPENDENTZIArekin egiten ari direna. Independentziaren aukera haiena dela soilik iradokitzen duen panfletoak edonon daude. en fin.......
Eta ya "la puta gota ke kolma el vaso" da manipulatutako jendearen hitzaz baliatzen direla eusko gobernua kritikatzeko ezer egiten ez dutela salatuz eta "herriak"(haien herri imajinarioa noski, non denok haiek bezala pentsatzen dugun...) aldaketak nahi dituela esanez. Honetaz beste batetan hitzegingo dut, zin dagit.
Ez dut inor konbentzitu nahi ezertaz, BAKOITZAK NORBERAREN
BARNEAN bere ideiak garatu behar dituela sinisten baitut, bakoitzaren esperientzien eta ezagutzen akumulaketaren arabera.
Besterik ez, espero dut 2arkoan manifara zoazten lagun eta ezagun guztiei ezer txarrik ez pasatzea, izan ere, ez dut etsairik.
Etsai politiko bat bai ordea eta hori espainiar gobernua da.
Hori da azken finean euskaldun orok amankomunean izan beharko genukeena, etsai amankomun eta bakarra, espainiar gobernua, BATERA etsaiari ekiteko bakearen bidetik.
Teorian bai...... ay ! zein polita den teoria batzuetan.........
eta argi gera dadila!!
GORA EUSKADI ASKATUTA !!

muxu1