Epa!
Gaur eon naiz de DISCOVERY TEAM !!
Oaingoan bakarrik eta Euskadin (ez Urkotxokin ta Murillon).
Gaurkoan etxetik paatzen den Oria ibaia gainezka ikusita eta goiza erdi libre edukita ibaian zehar olatu bila abiatzea pentsatu det. Baneukan pentsatuta lasarteko ruloa baino gorago dauden olatuak gertu ikustea baina zail dago bertara gerturatzeko, karretera azkarrek inguratzen baitute bakarrik.
Honela bailaran gora abiatu naiz eta Irurako irteerara iritsi naiz. Herri honetan zerbait aurkitzeko esperantza nuen eta ibai honen sekzio polit batekin aurkitu naiz. Bi olatu (pasatxo zeuden ur gehiegi baitzegoen) eta rapido interesgarri bat.![]()
Lehenengo hau oso pasatua zegoen baina itxura hona duela ikus daiteke, oraindik ere deflektorea mantentzen zaio eta ur gutxixeagoarekin olatutxo polit bat bihur daiteke.
Honats bigarrena:
Hau aunitz politagoa da bai, baina ez du ez deflekoterik ez kontrarik.... eta ikusi dudanagatik aurreko olaturarte erori beharko zea ibaitik irtetzeko(ta oandik ez det ideik ere nola irten handikan). Bilauko deu, eon seuro.
Tolosara eta Lasartera ere joan naiz gerora, baina kapitulu hauek urrengo batean argitaratuko ditut. Bitartean....uretara!!![]()
aio!!
1 komentario:
ei Xabi, ideia ona olauak bilatzearena eh! Azken eurite hauetan dexente aurkitu dituzue, ezta? Ongi dago hori, ta oraindik ere gehiago lortu behar ditugu.
Por zierto, musika ezin hobea blogekoa eh!!
Enga hi, segizak ongi.
Mikel
Publicar un comentario en la entrada