Ke pasa peña!!
zzmzz?¿ Gu Muskizen primeran. Izan ere ekipoak oso marka onak lortu ditu. Junior eta Seniorretan podiumak etxeratu ditugu. Ta nesketan biak finalean ta batak 2.postua!! Primeran!!


Asteburua oso polit joan da. Olatu handiak eta onak. Txapelketa oso disputatua egon da, batez ere igandean, semiak eta finalak jokatu ziren egunean. Final laurdenetan ere, larunbatean, izan ziren manga zail eta nibel handikoak. Bat zitatzeagatik Edu eta Mikel pasa zirena. Atzean geratu zirenak, Gorka eta ezdakit nor gehiok 20 puntazo zituzten bakoitzak!! Esan bezala nibel oso ona zegoen. Niri dagokidanez semifinalak ez nuen pasatzea espero, edo gehienez ere oso zail ikusten nuen. Hala ere freestylaren entrenamenduak ere baduela bere tokia kayaksurf klasikoan konturatuta helixari ekin nion eta horregatik eta surfeada on batzuei esker finalera pasa nintzen. Finala kaxkar joan zen niretzat, izan ere olatu onenak galdu bainituen modu inozoenean. Nerbioso ere ez negoen ze, finalera iritsita jada oso pozik nengoen. Esan bezala final kaxkarra egin nuen. Hala ere, hirugarren postua amestu nezakeen onena da. Gainera diru sari polit batekin batera zetorren trofeoa jajaja


Hauek Frantziako argazkiak dira, eskerriasko Oskar argazkiengatik!!
Ta aupa ekipo, lan ona in deu ta!! Zorionak danoi!!

Ta nola ez, GORA SELEKZIOA!!! Ea 2009an Portugalera goazen!!

Ondo izan!!
Aio!!
2 komentario:
Ei mutil, a tope zabiltzate azkenaldin eh!!! Giroa ikusten da kayaksurfaren inguruan.
Zorionak indako txapelketagatik ta ea hola jarraitzen duzuen.
Ondosegi.
Mikel_CeroCool
Bai!! eskerrikasko!! Baina ya bada garaia burua unian zentratzeko ze martxa hontan normal agobiatzea!! Burua oraindik olatutan dudala bistan da eta hori aldatu nahi dut!!!
Ta hi animo ta errekupera adi laster uretan sartzeko!!
Ondo izan!!
Publicar un comentario en la entrada