2008/09/11

Euskal Herria goi mailan

  Api KayakSurferss!!!PA210019

Datorren igandetik aurrera Selekzioa maila onean daukagula erakutsi ahal izango degu. Munduko KayakSurfeko Kopa Finala ospatuko baita, Frantziako Ille d'Oleroneko olatuetan.(zerbait egongo ote?)

http://www.windguru.cz/es/index.php?sc=275

Nahiz eta hemengo egoerarekin ohituta egon azpimagarria da esatea herri honetan ere Euskal Selekziorik ez dagoela onartua. Are eta egoera okerragoan dago Euskal kultura eta euskaldunon izatearen onarpena, izan ere frantzian ez da ez departamentu edota ez autonomia propio euskaldunik. Arataino iristen da frantziarren ignorantzia, haiek euskaldunon existentzia bakarra banda armatu zorigaiztoko horretan dagoela besterik ez dagoela sinistuko dute.

Orduan esan bezala, normalean baino nortasun, gogo eta harrotasun gehiagoz daramagu ikurriña frantzia alde hartara, garenak garelako, hala adieraztera.PA220097

Espainia aldean oraingoz ez digute min handirik egin Selekzioaren parte hartzearen kontutan lege mailan. Egia da lehengo urteko urriko Munduko Txapelketaren garaipena kendu nahi izan zigutela Espainiako instituzioek. Lege mailan hori, komunikabideetan berriz Selekzioaren parte hartzeak ridikulizatzen dira eta are gehiago, ignorantziaren bidez gure izatea estaltzen dute, honakoan bezala:638927368_4dca5434dd

Ikusten den bezala gezurrez beteaz, benetako albistea ezkutatzen dute, hau da Euskal Selekzio ofizial baten aldarrikapena. Are gehiago, ez da ezta Selekzio baten aldarrikapena dela esaten, geure identitatea ere ez da zitatu, euskaldunak garenik ez dute esan, zer nahi dugun, zein den gure eskaera, pankartaren esanahia, ze hizkuntzan idatzia....Oso, oso bejatorioak dira hitz horiek, ridikulizazioa eta insultoak berriz ere, hizkuntzaren kontrakoak batez ere, "hay muchas faltas de ortografia", ta pertsonai jakin batzuekiko erlazioa ezartze hori...."Eso que estan haciendo es maldad, esas personas son El Mal" en otras palabras....Oi da decir la misma kosa en dos formas, una makillada y la otra es la ke no pueden publicar porque hasta los ignorantes fachas se darian kuenta de la falta de veracidad seriedad y profesionalidad del periodico La Razón. Bai, La Razón de Garzón.

Ta gero hemengo jendea entzun beharra "bai, ondo bizi gara, adierazpen eskubidea goitik behera askea degu, aske", ta "ze gehiago behar degu ba!"... Ez dut ulertzen pertsona hauen jokabidea eta batez ere haien hainbesterainoko pasibitate hori.

Beste aldetik, Euskadiko instituzioek nazio batek propio izaten dituen erreakzioak hartu zituen, Selekzioko kideoi idatzi batez zoriontzen, adibidez, medio gehiegirik gabe baino bueno, kirol gaztea da gurea oraindio!

Besterik ez, ia portatila hara daramadan ta zorte pixka batekin wifi daon hortikan ta eunez eun gertatzen dana idazten dizuedanP1060833

GORA EUSKAL SELEKZIOA

2 komentario:

liantillo dijo...

ze muz liante, arreglau al dituk ein GENIZKIAN akatxak? ta atzore azkenen juerga eo zer, vil-ei otsein nioan a br ze muz zeitzean jakin naien baiño ez zitean artu, eranda eongo zian.


bueno ba ondo pasa il de oloroson da il be ibili





aioooooooooooo

liantillo 2 dijo...

jeje

ba ez ezin dik 3garren pertsona batek soilik arreglau. Beak biali bar omen dik email bat idazkaritzara taaaaweno....... jeje oandik ez daki ezer. gaur enteraukoa jaja

osteunian juergeik ez, atzo kuadrillako afaitan azkenen inor etzan alde zarria jun baino musian ordu txikitaino eondu ginan gutxinez

ta ea irudi aprobatzezuten yiossss

eongoaituk txo, lanian ez asko kantseu, ondo ibili ta bueltan eongoaituk

Pd: kurtso berriko afaiya prestatu!

jajaja