Pffffffffff bazan urte terdi Galizira jun ez ginala. Azkeneko aldian kriston baldintza onetan paleatu genuen, kaudal izugarri handiakin ta ondorioz olatu handi jolaskor batekin gozatu genuen.
Aurten berriz, nahiz eta jakin holakorik ez zela errepikatuko, okerrenean okerrena tokau zaigu.
Ostiralen iritsi ta Frieirako ruloan(lengo urten olatutzarra zena) egon ginen. Bueno, ondo.
Larunbaten jeiki Ourensen konpetirako(jada burumakur kontrarik ez zegoela soberan jakinda) ta zer aurkitu ta ur tantak. Hoixe. Ur tantak ziren goizeko 8tako zegoen kaudala. "Bai, 9tako ondo eongo omen da" esan ziguten. Okerrena espero genuen baina ez, olatua eratu zen azkenean, 9ak pasiak ziren konpetia hasi genuenean. Konpetia gaizki, eta ekipoa ere pattal xamar.![]()
Nik uste ekipoak konpetitzen ez dakiela, Edu izan ezik. Konpetitik at danok egiten degu paper ona(txikiek ahal dutena eiten dute) baina manga bakoitzak ezartzen dituen 45 segunduak, zer jokatzen ari zaren konturatzeak, jendearen ohiu eta animoak eta bakarrik 2 aukera dituzunaren presioak danak batera eukitzeak urduri ipintzen gaitu ta desastre hutsak egiten ditugu. Ea zerbait egiten dugun entrenamenduren batean hau zuzentzeko, honela ezin da konpetitu. Aurrekoan ere berdin, eta ondorioz ekipotan Atletiko SSek ere irabazi gintuen, eta hori gure erdia izanda!! Desastre!!
Txapelketaren organizazioa ere desastre, baina hori ere bagenekien aldez aurretik, Galizian baikaude!!
Igandean Frieira ruloaren fondoa ikusi ahal izan genuen, hain ur gutxi zegoela eta, fondoa txo!
Total Arbora jun ginen. Hona bai, urteak joan ez garela!! Azken aldia jun ginenean piragua propiorik ere ez nuen ta! jaj imajinau!
Ale ba bideo iteko gogoik ez det. Gañea konpeti honek ez du merezi bideo iteik. ![]()
Weno ba ondo pasa uda!
0 komentario:
Publicar un comentario en la entrada