2008/03/07

Isaias Carrasco

Kaixo.

Oraingoan gertaera gaizto batek bultzatzen nau bloga eguneratzera. Gaur 13:00 partean ETAk PSOEko konzejal ohi bat hil du, hiru tiro buruan eman ondoren. Garai frankisten antzera, pertsona bat bapatean azaldu eta pistolaren kanoia begi tartean ipinita egin dio tiro, ondoren ospa egiteko itxaroten zion kotxe batean, ondo koordinatutako operazio odoltsu eta anker batean.

PSOEkoen politika gorroto dut, haien liderrak gorroto ditut, euskadiko sozialistak monagilloak eta marionetak direla uste dut gainera, Madrilekoen mende beti, ez dute hitzik, Madrilekoa baizik. Hilketek ordea gorroto handiagoa generatzen dute, hauek orain presoak torturatuko dituzte eta dena delakoak, eta gero ETAkoek beste hilketa bat eta gero berriro hauek eta berriro eta berriro... berriro... Nazkaturik!

Espainiarren astakeriak salatzen dituzten bitartean honelako ekintzak egiten dituzte! Baina zertan ari haiz?¿ Bati faxista eta hiltzailea deitu eta gero hik ere berbera egiten duk!! Herriak eskatzen dikenari muzin egin ta errugabeak hiltzen dituk!! Hoa pikutara!!

Honelakoa duela asko ez zen gertatzen, ez dakit zergatik. Baina gaurkoan gertatu denetik betikoa esan dezakegu, kokoteraino gaudela haietaz eta honelako hilketek zentzurik ez dutela. Hori al da zuen plana Euskal Herriaren Independentzia lortzeko?¿ Hoa pikutara!!

Independentzia lortzeko proiektu bat izan behar da mahai gainean, nola iritsi Independentzia batera(ditugun posibilitateen barruan, armen bidez ezin dugu, armak dituzuenak lau katu zarete eta gerrak ez dira irabazten pertsona errugabeak hiltzen), eta ondorengoa prestatu, behin puntu honetara iritsita ez dugu dena lortu, estatu libre baten beharrak kontutan hartu gabe. Hori guztia herriaren babesa duen gobernu plural batek presta eta lor dezake soilik, oinarri solido batzuen bitartez, aipatu moduan herriaren babesaz.

Euskal Herriak Independentziara bidean hiru oztopo ditu, Estatu Espainiarra, Frantziarra eta ETA. Hiruak arazo larriak dira, baina GU baturik ez bagaude, batasunik ez badugu oker gabiltza eta bi estatu faxista hauei poz handia ematen diete konfrontazio honek.

Ez dakit, aurten ea zer gertatzen den Urriari begira batez ere... nork daki...

Momentuz ea abertzaleak batzen joaten garen, komunean ditugun interesak egi bihur ditzagun abertzale guztiok batera.

Besterik ez, GORA ETARIK GABEKO EUSKAL HERRIA INDEPENDIENTEA!!

9 komentario:

kunetero dijo...

Buff eske hau tristea da. Arazorik ez daukaten beste leku batera bizitzera joateko gogoa ematen du. Eta igandean botoa ematera? Pssss, zeini?

PPko faxistei, PSEko monagiloei, PNVko eskuindarrei, EAko engainatuei, EBko federalistei, edo abstentzioa ETA ez kondenatzearen alde?

Zentzuzkoenak Aralarrekoak iruditzen zaizkit. Pare bat boto triste lortzeko...

kunetero dijo...

Joe olano, harrituta gelditzen ai naiz, esaten dezun ia guztiakin ados nao.

Partidu berri bat behar deu, abertzale eta ezkertiarrak batuko dituena.

Xabiolo dijo...

Ni dudatan nao ondik bño aukera ona iruitzen zait. d etxo dudak ditut españako parlamenturako ze boto den obena edo aralar edo pnv edo ea...

Abertzaleok madrilen ere ordezkaritza behar dugu!!

enga txo animo!!

Xabiolo dijo...

juas juas! ke leo la mente bingen! jeje!!

ondo ondo, Euskoarki mismo alderdiko izena, juas juas!

k buenos seriamos jaja! Un partido antiMungi jaja!

E! si akabas de komentarlo txo! esto es komo el messenger!!jajaaja!

kunetero dijo...

Nahiz eta Españako Parlamentua beste kontu bat izan, nik argi daukat PNV-ri ezetz. Radikalagoa izan behar da, eta ezkertiarra.

Xabiolo dijo...

okei, kontuan hartukoiat!

Ondopasa asteburua!

Xabiolo dijo...

a portzierto bingen!ya oien eongo zea onezkero bño weno, ya lo leeras!

sinmas, aizu k si te as tragau toa la txapa esta eskerrikasko jeje, eske argazki gabeko artikuluak astunak eiten dia ta...

weno txo, gora euskal ezkerra!!

Alain dijo...

Iepa Olano!oso artikulu ona, pozten nau ain ideia argiak dituen laguna ondoan izatea, behintzat arteko txapak bakarrik ez aguantatzeko txo!ba benetan flipetan geratu nazela amak kontatu didanean...baiana bueno, ez daukat askoz gehiau esateko idatzitakoarekin adoz nagola ta ondo esana tron!benetan penagarria da, hau ez da demokrazia ori argi dau!,baina nola ausartzen horrelako ideologian alde daudenak hori esatera, honelako aktu koldarra burutu ondoren!seguru orrela idependentzia lortuko dgula zta?bueno eongo gara ondo izan

xolano dijo...

eupili tron!

pozten nauk kointziditzeaz.

Ba bai, betiko kaka berriro ere.

enga txo planok itia jaja!
GORAEUSKADI!