2007/08/30

Olatu erraldoiak

Ieeeepa!

Lehengoan Skookumtxukeko bideo bat ikusi nun ta zan la ostia, ezagutzen direnen artean ibaiko olaturik onena da!!!! Baina urrunegi dago guregandik, munduaren beste aldean, hain zuzen!

EEBBetako ozeano barearen kostan dago kokatua eta mareen aldaketen ondorioz sortzen da olatu hau, zehazki marea jaisten ari denean. Leku horretan itsasoa kanal natural erraldoietatik barrena sartzen da marea igotzean. Marea jaisten denean berriz, kanaletan dagoen ur kantitate izugarriak irteten hasten dira eta itsasora bueltako bidean pasarela estuetatik irtetea besterik ez dute. Ondorioz pasarela estu hauek ibai erraldoi baten itxura hartzen dute eta ur bolumen erraldoiak olatu erraldoia sorrarazten du, erraldoia eta polit-polita.

Baina urrunegi ez gara joan behar horrelako olatu handietaz gozatzeko. Izan ere europa erdialdean eta Frantzia ekialdean olatu ikusgarriak aurkitzen dira. Link honen bidez ikusiko duzue olatu hauen potentziala:

http://www.strohmeier-bros.de/News/BigWaveHunting_Clip.htm

Eta lehen aipaturiko "Skook"eko olatua link honekin ikus dezakezue:

http://www.jacksonkayak.com/jkvideos/200708271.mov

Gozatu bideoak ta murgildu zu ere uretan!!

2007/08/28

Uda 2007

Apa!

Blog barri hau piraguakin egindako bidaietako gertaerak azaltzeko asmoarekin sortuet. Momentuz gauza gutxi dago baina iritsiko dira iritsi beharrekoak.

Bitartean uda aldrebes honetan ekipoak ta nik egin degunaren(ezerrez, kursilloak emateaz xox batzu ateratzeaz aparte) zati bat.

video

Gauza onak ere egin ditugu e!

video

Besterik gabe, banoa, 11erditako kursilloa emonbiet eta!!Aio!!